Erratuta edo, hasieran
12 izan behar zirela esan zuten arren, azkenean 16 ezki ebaki zituzten asteartean Areetako Santa Ana kalean, "egindako lanak Gobela eta Nagusi kaleen arteko espaloiak hobetzea" ahalbideratuko duelakoan. Horretaz gain, "ondoko etxeetako bizilagunei trabak kenduko dizkie, baita kalteak ur eta argindarraren sareetan ere",
Getxoko Udalak adierazi duenez. Gutxienez, moztutako zuhaitzetatik bi udalerriko beste toki batzuetan birlandatzeko aukera kontuan hartu dute; "egokiagoak izan daitezkeen guneetan". Kendutako ezkien ordez gorostia landatuko dituzte Santa Anan. "Izan ere, ezkien adarrak hartzen ari ziren makurdurak eta deformazioak ondoko etxeetan eragina zuten; baita oinezkoen segurtasunean ere. Era berean, sustraiak kalteak eragiten ari ziren zoladuran eta ur eta argindarraren sareetan", agintarien arabera. Argazkian, udal langileak geratzen ziren ezkien zatiak kentzen asteazkenean.