Sare Antifaxista, Ahaztuak 1936-1977, Gazte Komunisten Kolektiboa, Iratzarri... asko dira larunbat honetan, urriak 25, Falange alderdi faxistak bertan egingo duen manifestazioaren harira, Gasteizera joareko deia luzatu duten eragileak. Aralarren gazte erakunde Iratzarrik gainera, Patxi Zabaletaren alderdiak berak, EAJk, EAk eta Ezker Batuak deitutako elkarretaratzeetan parte hartuko du. Juan Jose Ibarretxe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariak lehenengo, eta Gasteizko Legebiltzarrak ondoren, proposatutako herri kontsulta egin behar zen egun berean,
sei elkarretaratze egingo dituzte Gernika-Lumo eta Gasteiz sinbolikoki lotzeko eta galdeketa debekatu duen Espainiako Auzitegi Konstituzionalari erantzun bateratua emateko. Kontzentrazioak Gernika-Lumon, Zornotzan, Legution, Durangon, Urkiolan eta Gasteizen izango dira. Gazte Independentistek, berriz, Hernanin egingo dute
Independentzia Eguna. PSE-EEk, ordea, Gernikako Estatutuaren urteurrena ospatu gura du, Bilboko Guggenheim museoaren ondoan ekitaldi politikoa eginez. Argazkian, egunotan pegatinak jartzen eta pintaketak egiten ibili da Falange EHUko Gasteizko campusean /
Gaztesarea.