Emakumeen arraun ligako lehen bandera Gipuzkoara joan da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 11a, 23:13
Ez da posible izan, lehenengoan, gutxienez. Gaur abiatu da Euskotren Liga, inoiz burutu den lehenengo emakumeen traineru estropaden liga eta Bizkaiko eskifaia ia osoa osatzen duten Arkoteko emakumeek ezin izan dute bandera etxera eraman. Ane Ibarra, Libe Soroa, Olatz Ortega, Mertxe Becerra, Naia Linaza, Izarra Arrizabalaga, Saioa Fernandez eta Rebecca Cornerrek, Deustu, Santurtzi eta Elantxobeko tripulazio kideekin batera Gipuzkoak Galiziako Groven Telefonicako bandera zelan irabazi duen ikusi behar izan dute. Faboritoak etxeko emakumeak ziren, baina lau segundoengatik Getaria eta Tolosako arraunlariak nagusitu zaizkie. Hirugarren sailkatu dira bizkaitarrak, azken postua katalanentzat utziz. Dena den, gaurkoa ez da aukera bakarra izango eta oraindik beste 7 estropada burutuko dituzte Ligan zehar: bihar, esate baterako, Pontevedran; uztailaren 25ean, Gaztelako Pedreñan; hurrengo egunean Arkoteren etxean, Plentzian; abuztuaren 1ean, Zumaian; abuztuaren 2an, Algortan; eta abuztuaren 15ean eta 16an, Zarautzen. Bandera guztiak zuzenean emango dituzte ETB1 telebistak eta eitb.com webguneak.
Sailkapena:

1. Gipuzkoa 10'52", 4 puntu
2. Galizia 10'57", 3 puntu
3. Bizkaia 11'20", 2 puntu
4. Katalunia 12'27", puntu bat
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun