Aste Santu ostean hasiko dira bideko segurtasun ikastaroak Erandion. Ikasleen errolda egin eta jardueren egutegia egingo da, ikastetxe guztien parte hartzea antolatuz, udal iturriek zehaztu dutenez. Tokiko erakundeak 33.000 euroko inbertsioa egin du bideko segurtasun ikastaroetarako ekipamendutan: hamar bizikleta eta hamar kasko, seinaletarako konoak, zintarriak ibilbidea mugatzeko, semaforo eramangarriak, seinale bertikalak, behegaineko seinaleak, oinezkoentzako pasabideak eta homologatutako atoia, material guztia gordetzeko.
Erandioko Udalak etorkizunean bizikleta edo moto gidari izango diren neska-mutilak hezi nahi ditu ekimen horren bitartez, "mugikortasun segurua izan dezaten". Horretaz gain, "kalean benetan aurkitu ahal dituzten egoerek zein ondorio izan ditzaketen" erakutsi nahi dizkiete. Horrela, oinezko, bidaiari zein gidari modura gazteek izaten dituzten trafiko istripuak gutxitu nahi ditu Udalak. Argazkian, bi mutiko bideko segurtasuna lantzen.