Getxo eta Erandioko bost lagun auziperatu dituzte haur pornografia Internet bidez banatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 17a, 13:04

Ertzaintzak Aguraingo (Araba) bizilagun bat atxilotu du haur pornografia edukiak izatea eta Internet bidez banatzea egotzita. Orotara tankera horretako 17.000 artxibo atzeman dizkiote. Gainera, beste bost pertsona auzipetu dituzte Getxo udalerrian eta Erandion, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Espainian eta Herrialde Katalanetan atzemandakoekin batera, guztira 20 lagun atxilotu dituzte, eta operazioan Ertzaintzak, Kataluniako eta Espainiako Poliziek eta Guardia Zibilak parte hartu dute. Otsailaren 11n, ertzainek hiru etxe miatu zituzten Agurainen, Getxon eta Erandion. Miaketetan atzemandako materiala aztertu eta gero, Aguraingo bizilaguna atxilotu zuten, eta gainerakoak auzipetu.

Operazioa gaur amaitu dute, baina duela urtebete eman zioten hasiera, herritar batek Kataluniako Polizia Autonomikoari egindako abisu baten ondorioz. Ikerketa Katalunian hasi bazen ere, laster agenteek Ertzaintza informatu zuten, EAEra ere zabaltzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun