Gaur egingo diote azken agurra Muskizko hondartzan itotako emakume leioaztarrari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 28a, 13:43

Leioako San Juan Bataiatzaile elizan egingo dira gaur, arratsaldeko 7etan, Muskizko hondartzan itotako emakume leioaztarraren omenezko hileta elizkizunak. 64 urteko M.S.M.I. larunbat arratsaldean hil zen La Arena hondartzan. Beste andre batekin itsasertzetik osteratxoa egiten zebilen olatu batek andre biak harrapatu zituenean. Bigarren andrea onik atera zen. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, ezbeharra 14:45 aldera gertatu zen. Ordu horretan, Ertzaintzak istripuaren berri izan zuen eta hondartzara bertaratu zen. Emakumeetako bat bere kabuz irten ahal izan zen uretatik, baina bestea Ertzaintzak atera behar izan zuen hondartzara iritsitakoan. Emakumea berpizten saiatu ziren, baina azkenean ezin izan zuten ezer egin bizirik mantentzeko. Argazkian, Muskizko hondartza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun