Ensemble Vocal Hamburg talde alemana arituko da bihar Getxoko Aste Koralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 28a, 14:40

Getxoko XXVIII. Aste Koralaren bigarren saioa izango da asteazken honetan, urriak 29, Ensemble Vocal Hamburg abesbatza alemaniarraren eskutik. Kontzertua Algortako Berreroslearen elizan izango da, 19:30ean, eta sarrera, doakoa, Getxoko Kultur Etxeak adierazi dutenez. 1994an eratua, 35 gizon-emakumez osaturik dago talde alemana. A capella abesbatza-literatura guztia abesteko gai da eta bere errepertorioa musikaren garai guztiak hartzen ditu, antzinako musikatik edo garai erromantikotik hasita, jazzeraino. Abesbatzak XX. eta XXI. mendeetako musika lantzen du batez ere. Noizean behin abesbatzak "Oratorio" errepertorioa lantzen du: Mikis Theodorakisen "Kantu Orokorra" eta Michael Haydnen "Requiema" prestatu dute, besteak beste. 2004an, bere hamargarren urteurrena dela eta, abesbatzak "Te Deum" bat prestatu zuen Arvo Part, Petr Eben, Henry Purcell eta James McMillanen zatiekin. Argazkian, Ensemble Vocal Hamburg.

Lehiaketetan izandako bere lehen emanalditik arrakasta handia lortu du, Brahms Choir Competitioneko (Hamburg, 1997) irabazle atera baitzen. Deutscher Chorwettbewerg-ean (2007) Lehen Saria eta International Chamber Choir Competition Marktoberdorf lehiaketan (2007) bigarren saria irabazi zituen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun