Sendi egitasmoaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu ditu ikasturte berrirako Egizu Getxo Euskaldun! elkateak, udalerriko haurren aita-amek euskara erabiltzea sustatzeko eta belaunaldien arteko hizkuntza transmisioan eragiteko helburuarekin. Horrela, hilaren 4an soinu-jostailu tailerra egingo dute Algortako Zabala ikastetxean, 5 urtetik gorako ume euskaldunentzat. Izena emateko epea urriaren 31an amaituko da. Handik bi egunetara, Koldo Amestoy ipuin kontalariaren saioa izango dute 9 urtetik gorako txikiek, Getxoko Geroa ikastolan. Azaroaren 13an, berriz, kirol jolasak egingo dituzte Algortako San Nikolas ikastolan, 4 eta 6 urte arteko bitartekoentzat . Horietan izena emateko epea azaroaren 11an amaituko da. Argazkian, Sendin ibilitako gurasolagun taldeetako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!