Bezeroentzako txartela atera dute Erandioko dendariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 28a, 21:29

Erandioko 30 establezimenduk bezeroentzako txartel berezia tramitatuko dute, Altzaga eta Astrabuduako merkatari elkarteek Nafarroako Kutxarekin (CAN) lortutako hitzarmenari esker. Kontsumitzaileek txartel horrekin ordaindu ahal izango dituzte erosketak eta hainbat deskontu eta zozketetan parte hartzeko aukera ere edukiko dute. "Ekimen honen helburua da herri batu baten itxura ematea eta bezeroei sariak, deskontuak eta abantailak eskaintzea, merkataritza guneetara joan ordez, herrian bertan gera daitezen", azaldu dutenez. Txartela doan emango dute eta erosketak txartelarekin ordainduz gero, %5eko deskontuak lortuko dituzte bezeroek azaroan, txartela martxan jarriko den lehen hilabete honetan. Argazkian, atzo ezagutzera eman zuten txartel berria udaletxean Erandio eta Astrabuduako merkatari elkarteen eta CANen arduradunek.

Bezeroek euren kontu korrontean helbideratu ahal izango dituzte ordainketak, CAN aurrezki kutxan konturik ireki gabe. Gainera, zordunketa eginez erosi ahal izango dute, betiko Visa sistemarekin, ordainketa hilabete amaieran eginez edo ordainketa hiru hilabetez atzeratuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun