Ostegun honetan, urriak 30, aurtengo Getxoko Aste Koraleko azken saioa izango da, Mikrokosmos Vierzon abesbatza fantziarraren eskutik. Kontzertua Algortako Berreroslearen elizan izango da, 19:30ean, eta sarrera, doakoa. Hala ere, ez ahaztu, azaroaren 11n, San Martin egunean, herriko talde batek eskainiko duela emanaldia, 19:30ean, Algortako San Martin elizan, Koldo Iturbe Kultur zinegotziak aurreratu duenez. Izan ere, Getxoko Aste Korala izen bera duen Algortako auzoko jaietan sortu zen. Elizan bertan egiten ziren musika saioak. Hartara, "garaiko ohitura berreskuratzeko asmoz", Zozoak abesbatzak kantatuko du. Iazko Aste Koralean 1.400 entzule izan ziren, udal iturriek nabarmendu dutenez. Argazkian, bihar arituko den Mikrokosmos Vierzon taldea Bilboko Guggenheim museoko armiarma azpian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!