Ipar Euskal Herriko mendiei buruzko solasaldia eta diaporama izango dira ostegun honetan, urriak 30, Panpi Olaizola mendi gidariaren eskutik, Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako Iparra Galdu Gabe III. Jardunaldien barruan. Saioa 20:00etan hasiko da, Algortako Villamonteko kultur etxean. Olaizolak ingurumen arloko ikasketak egin ditu eta diaporaman urtaro-urtaroko mendien irudiak erakutsiko ditu, Zuberoatik Lapurdira, horien ezagutza zabaltzeko. Argazkien bidez, inguruko ondare historikoa erakutsiko du. Azaroaren 9an, berriz, Olaizola bera gidaria izango dela, mendi ibilaldia antolatu dute Ipar Euskal Herrian. Argazkian, bitartean, azaroaren 9ra arte egongo da zabalik “Batek mila, Euskal Munduak” erakusketa Algortako Telletxe plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!