Ostegun honetan, urriak 30, saio berria egingo du Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak. Oraingoan, Jon Martinen "Ero" ipuin bilduma aukeratu dute aurretik irakurri eta egun horretan berarekin komentatzeko. Solasaldia 20:00etan izango da, Aldai kulturgunean (Itxasgane), Algortako Karitate kaleko 1. zenbakian. Bestalde, larunbaterako, bizikletan ibiltzera joango dira berbalagun getxoztarrek. "Sestao eta Barakaldoko berbalagun talde batek ideia proposatu zuen, eta ingurukoak ere joatera gonbidatu gaituzte. Getxoko baten bat animatuko da; ziur nago. Jende berri jatorra ezagutzeko bide ona da, duda barik; berbalagunekin ondo pasatzeko aukera eta gainera, urrunera joan barik!", azaldu dute
Egizu Getxo euskaldun! elkarteko kideek. Azkenik, larunbat arratsaldean, Algortako Getxo Antzokian izango den Ken Zazpi eta Elaudi taldeen kontzerturako lau lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditu Egizuk. Parte hartzeko beharrezkoa da berbalaguna izatea. Ostiralean 11:00etan egingo dute zozketa. Izena emateko telefonoz deitu, sms-a (619 935 541) edo e-posta
egizugetxo[abildua]gmail.com bidali beharko da. Argazkian, Jon Martin "Ero" ipuin bilduma eskuetan / Egizu!