Getxoko Udalaren Lan eta Garapen Ekonomikorako Zentroak Datuak Babesteko Lege Organikoari buruzko mintegia antolatu du, udalerriko mikroenpresei zuzenduta. Saioak azaroaren 10ean eta 11ean izango dira, 9:15etik 13:15era, Algortako kultur etxean, Villamonten. Mintegi honen xedea da, modu praktikoan, datuak babesteko arloan indarrean dagoen araudia eta enpresa horretara egokitzeko prozedura ezagutaraztea Getxoko mikroenpresei, udal iturriek zehaztu dutenez. Prestakuntza hori Getxo Adapta LOPD programaren barruan jasota dago (Europako Gizarte Funtsaren Valora egitasmoa). Bestalde, azaroan, paperean zein udal webgunean, Getxoko Enpresa Giden lehenengo zenbakia argitaratuko dute. Horretan, udalerrian informatikako zerbitzuen, enpresetarako aholkularitzaren, zerbitzu juridikoen eta aholkularitzako zerbitzuen jarduerak egiten dituzten enpresak sartuko dira. Argazkian, Getxoko Behargintza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!