Presoen aldeko zortzi kontzentrazio izango dira etzi Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 29a, 20:13

Hilero bezala, biharko, urriko azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Elkarretaratzearen ondoren, taloak egingo dituzte Leioako Kurkudi eta Algortako Amnistia tabernetan. Besteak beste, aipatu azken herri horretan Anjel Figueroa preso gaixoaren egoera gogoratuko dute. Bitartean, eskualdeko hainbat blogetan Amnistia tabernan kontzentrazioaren ondoren izango den Sexu Gauean parte hartzera deitu dute. Hitzordua 20:30ean jarri dute. Argazkian, azken ostirala Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun