Ostiralean Gurutzetan kontzentratzera deitu du Uribe Kostako Etxeratek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 29a, 22:09

Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak preso gaixo larriak kaleratzea aldarrikatzeko daraman kanpainaren barruan, ostiral honetan, urriak 31, elkarretaratzeak egingo dira hainbat ospitaleren aurrean. Bizkaian Gurutzeta, Basurtu eta Galdakaoko erietxeetan egingo dira kontzentrazioak, eguerdiko 12etan. Uribe Kostako Etxeratek, berriz, Gurutzetako ospitalera joateko deialdia egin du, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Aipatu behar da, gainera, Anjel Figueroa Algortako preso gaixoak hainbat krisialdi larri izan dituela azken aldian eta ostiraletik hona ingresatuta dagoela Txagorritxuko ospitalean", adierazi du errepresioaren kontrako erakundeak. Argazkian, Anjel kalera! herri ekimenak elkarretaratzea egin zuen maiatzaren 16an Bidezabal kaleko anbulatorioaren aurrean. Protesta horren bidez, Anjel Figueroa preso gaixo algortarra askatzeko aldarria bere egin zezatela eta, bide horretan, eskura zituzten baliabide guztiak erabil zitzatela eskatu nahi izan zitzaien Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta horren buru den Gabriel Inclani.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun