Gaizki tratatutako txakurra Lemoizkoa dela dio Plentziako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 29a, 23:04

Txakur batek jasotako tratu txarren inguruan argitaratutako informazioak sortutako oihartzunaren aurrean, erantzun bat ematea "beharrezkoa" ikusi du Plentziako Udalak. "Lehenengo eta behin argitu beharra dago gertaera ez zela gure herrian gertatu, baizik eta Lemoizen", adierazi dute tokiko arduradunek. Bestalde, gertakizuna ezagutu bezain laster, Udalak txakurraren kokalekua zehaztu zuen informazio hori egiaztatzeko, eta, "esan bezala, txakurra gure udalerrian ez zegoela" berretsi zuen, gaineratu dutenez. Nahiz eta udal iturriek ez aipatu, dirudienez "El Correo Español" egunkariak urriaren 5ean argitaratutako albisteaz ari dira agintariak. Egun horretan, Plentziako Isuskitza auzoko finka pribatu batean "egurrez egindako lepoko batekin" lotutako mastin txakurkumea zegoela ohartarazi zuen hedabideak eta horren oihartzun handia izan du, Internet bidez batez ere. Argazkian, leioaztar bat 360 euro ordaintzera kondenatu zuten iraila hasieran bere txakurrei tratu txarra ematea egotzita / Derecho Animal.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun