Bere azken liburua Algortan aurkeztuko du bihar Raul Rodriguez idazle leondarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 30a, 16:28

Bihar, ostirala, hilak 31, Raul Rodriguez zinema zuzendaria, gidoilaria eta idazleak hitzaldi bat eskainiko du Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Bertan, 19:00etan, "Hermana Muerte (gracias por venir a visitarme)" bere azken liburua aurkeztuko du. Leongo egileak gaixotasunaren eta heriotzaren gainean egiten du gogoeta lan horretan, bere amaren heriotzaren esperientziaz baliatuta. Egunkari modura idatzita, liburuan egileak bere amaren pasadizoak gogora ekartzen ditu. Lan horrekin, Rodriguezek heriotzaren gaineko beste ikuspegi bat eskaini nahi die irakurleei eta, bere hitzetan: "heriotza beste modu batez ikusten ikasten badugu, geure bizimodua ere aldatuko da". Liburuaz gain, izen bereko filma ere egin du Rodriguezek, DVD formatuan grabatuta. Horren bidez liburuan agertutako gogoetak osatzen ditu. "Hermana muerte" Leongo Villeza herrian 1959an jaio eta egun Basardillan (segovia) bizi den idazlearen hirugarren lana da. Horien aurretik "Y veante mis ojos" (San Juan de la Cruzen "Cantico espiritual"ean oinarrituta) eta "La flor que florece" argitaratu zituen.


Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun