EHUko Errektoregoak deituta, Opusen
Nafarroako Unibertsitatearen (NU) aurkako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea izango da bihar, urriak 31, Leioa eta Erandioko campusean. EHUk unibertsitate horretako Bizkaiko zentroetan ikasi eta lan egiten duten kide guztiei dei egin die Leioa eta Erandioko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen aurreko plazan batu daitezen bihar, goizeko 11:45ean. Gipuzkoako eta Arabako campusetan, berriz, kontzentrazioak 12etan izango dira, Ignacio Maria Barriola eraikinaren eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen arteko ertzean eta Arabako Campuseko Errektoreordetzaren aurrean, hurrenez hurren. Gainera, EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitateak gaurko atentaua salatu dute, "Hiru euskal unibertsitateen gaitzespen adierazpena Nafarroako Unibertsitatearen kontrako atentatua dela eta" oharraren bidez. Era berean,
politikariek adierazpen asko egin dituzte. Bestalde, gaur goizean
inkomunikazioa luzatu diete asteartean ETArekin lotura zutelakoan atxilotutako lau nafarrei. Argazkian, Juan Ignacio Perez-Iglesias EHuren jarduneko errektorea.