Erandioko Tartanga eta Leioako campuseko zine ikasleek euren lanak aurkeztuko dituzte Zinebin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 30a, 18:27
Bizkaiko zine eskolak Bilboko Kale Nagusian dagoen Zinebi Gunean bilduko dira bihartik azaroaren 10era bitartean, euren ikasleen lanik onenak eskaintzeko, Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiaren (Zinebi) 50. urteurreneko ospakizunen baitan. Antolatzaileek gaur jakinartazi dutenez, Bilboko Kinema, Imval, Claro de Luna eta Artebi zine eskolek, Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Eder eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateek hartuko dute parte jardunaldi hauetan. Topaketetan, eskola hauetako bakoitzaren ikasleen film laburrak eskainiko dira bihar hasi eta azaroaren 10era arte, 20:00etatik aurrera, Zinebi Gunean. Emanaldi hauetan guztietan sarrera doakoa izango da. Argazkian, hainbat gazte kameraz grabatzen / Topagunea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun