Getxoko Ezker Batuak bihar emango dio hasiera Eduardo Camino artista kubatarraren "Momentos" argazki erakusketari. Hitzordua EBk Algortan duen egoitzan, Salsidu kaleko 7 zenbakian izango da, arratsaldeko 8etatik aurrera. Erakusketak ikusgai dauden bitartean, Caminoren lanez gozatu ahal izango da. Eduardo Camino Kuban jaio eta bizi zen 2002ra arte. Urte horretan emigratu zuen eta Espainian hainbat urte eman ondoren Euskal Herrira etorri eta 2005ean Erandion finkatu zen. Handik hona hainbat erakusketetan eta txapelketetan parte hartu du, iaz Erandioko Udalak antolatutako argazkilaritza lehiaketaren saria jaso zuela. Azken argazki erakusketa Astrabuduan kokatu zuen Caminok, pasa den irailean. Irudian, iaz Portugaleteko Andra Mariaren egunean Caminok ateratako argazkietariko bat / © Eduardo Camino.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!