Iñaki Urkiza Arana Getxoko EBren zinegotziak
Getxo Gorria bitakoran onartu duenez, Algortako Begoña gazteluan aurreikusita dagoen hotelaren inguruko kezkak sortu zaizkio azken honetan. Izan ere, EBko zinegotzia
Gorrondatxe kultur elkarteak hilaren 13an antolatu zuen gai horri buruzko hitzaldi eta mahai inguruan izan zen, dozenaka lagun gehiago bezala, eta Iñaki Uriarte arkitektoari entzuteko parada izan zuen. Urkizak onartzen du bera izan zela eraikinaren kalifikazioan jardun zuena Begoña gazteluak ostalaritzako erabilpena eduki dezan, hori ere espazio publikoa izango delakoan. Baina, Uriarte entzunda eta luxu hotelaren inguruko informazioa edukita, Urkizak egindakoaz kexu agertu da eta "erabaki hori gehiago hausnartu behar izan nuen edo galeriatan espazio publiko bat sortzeko aukeren eta kosteen txosten bat eskatu behar ote nuen galdetzen diot neure buruari". Bestalde, Urkizak bere zorionak eman dizkio Gorrondatxeri, hitzaldiaren arrakasta dela eta. Azkenik, galeriak bota behar direnetz eztabaidaren inguruan, teknikoen eskuetan uztea nahiago du: "erabaki guztiz profesionala izan behar da, ez politikoa. Dena den, Foru Aldundia da erabaki behar duena eta ez Udala". Argazkian, EAJko zinegotziak galeriak bisitatzen.