Ertzaintzak 20 urteko A.F.B., 21 urteko G.N.M. eta 23 urteko I.I.S. gizonezkoak atxilotu ditu azken orduotan, urriaren 19an, Leioan indarkeria erabiliz egindako lapurreta batean parte hartu zutelakoan. Lapurretaren biktimak jipoi ederra jaso zuen eta eragindako lesioengatik osasun zentro batera eraman behar izan zuten. Polizia iturrien arabera, gertakaria ezagutu ostean, polizia autonomikoak lapurrak identifikatu eta atxilotzeko beharrezko ikerketak jarri zituen martxan. Ikerketa hauek, 20 urteko A.F.B. mutilaren atxiloketa ekarri zuten, joan den asteazkenean. Ordu batzuk beranduago, atzoko egunean zehar, beste bi susmagarri (gizonezkoak biak) atxilotu zituzten: G.N.M. eta I.I.S. Momentuz, kasu honen ikerketak zabalik mantentzen ditu Ertzaintzak eta ez du baztertzen ondorengo orduetan atxiloketa gehiago eman daitezkeenik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!