EAJk proposatutakoaren harira,
Nafarroako Unibertsitatearen (NU) aurkako atzoko atentatuari "gaitzespen eta arbuiorik irmoena" adierazi dio gaur Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak. EAJ, PP, PSE-EE eta Ezker Batuko eledunek kaltetutako guztiei elkartasuna eta babesa adierazi eta "behingoz, gure bizitzetatik desagertzeko" exijitu diote ETA erakunde armatuari. Bitartean, besteak beste, Leioa eta Erandioko campusean, atentatua gaitzesteko kontzentrazioa egin dute eguerdian,
EHUko Errektoregoak deituta. Bertan, ehun bat lagun elkartu dira, Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Nuria Lopez de Guereñu Herri Lan eta Garraioetakoa bertan zirela. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea erdian, Luis Almansa (PSE-EE), Marisa Arrue (PP), Koldo Iturbe (EAJ) eta Iñaki Urkiza (Ezker Batua) tokiko alderdietako eledunekin batera, aurretik egindako batzar batean / Urtzi Altube -
Ilanda.eu.