Laugarrenez antolatu dute Punta Galea Big Challenge txapelketa. Horrenbestez, larunbat honetan, azaroak 1, hasiko da itsasoari begirako itxaronaldia: baldintza oso zorrotzak behar dituen ekitaldia denez, apirilaren 1era arte (150 egun) jarri dute epemuga antolatzaileek. Itsasoaren baldintzen arabera, denbora tarte luze horren baitan aukeratzen den egunean, gutxienez lau metroko olatuen gainean ibili beharko dute aurretik gonbidatutako 18 surflarik. Bi ekitaldi arrakastatsuren ostean, hirugarren edizioa ezin izan zuten egin baldintza nahikorik ez zegoelako. BIgarren eta azken horretan Jaime Fernandez izan zen txapelduna, baina proba honetatik dagoeneko Eneko Acero, David Bustamante, Ibon Amatriain, Pablo Solar, Asier Muniain edo Iker Fuentes igaro dira, besteak beste. Argazkian, txapelketaren aurreko edizio batetako irudi ikusgarria.