Hilabeteko azken ostiralerako Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak egindako deialdiarekin bat eginez, dozenaka lagun elkartu dira gaur Algortako Telletxe plazan, "salbuespen egoera" salatu eta euskal errepresaliatu politikoen eskubideak aldarrikatzeko. Bada, kontzentrazioa bukatutakoan jakinarazi dutenez, Alcala-Meco espetxean (Madril, Espainia) preso dagoen Mikel Saratxo gazte algortarrak berak etxekoei deitu eta jakinarazi die gaur agente judiziala joan zaiola bere kontra irekitako prozeduretan libre utzi eta dokumentuak sinatzeko. "Bere etxekoak dagoeneko Madrilera abiatu dira, gaur bertan kaleratuko delakoan", adierazi dute Amnistiaren Aldeko Mugimenduko (AAM) kideek. Gaur kaleratzekotan lehenengo harrera egingo diote Algortako Amnistia tabernan, datorren orduan datorrela. Argazkian, Saratxoren eta beste hiru gazteen atxiloketak salatzeko Algortan egindako mobilizazioetako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!