Azaroaren 8tik abenduaren 13ra bitartean, graffitiak egiten ikasteko aukera edukiko dute, 13 eta 28 urte bitarteko neska-mutilek, Gorlizko Kultur Etxearen eskutik. Larunbatero izango dira eskolak, 11:00etatik 13:00etara. Toki guztiak betetzen ez badira, eskaintza gainontzekoei zabalduko zaiela adierazi dute tokiko iturriek. Izan ere, ikastaroa egin ahal izateko gutxienez 6 lagunek izena eman beharko dute, eta gehienez 10ek. Dena den, udalerrian erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Batzuek zein besteek Endika Abella edukiko dute irakasle. Prezioari dagokionez, 15 euro ordaindu beharko dute gorliztarrek eta horren bikoitza (30 euro) kanpotarrek. Horretarako 946 774 000 telefono zenbakia jarri dute. Oraindik ez daukate argi graffitiak non margotuko dituzten, horma batean edo zatar-paperean, alegia. Argazkian, gazte bat graffitia egiten Erandion Topaguneak antolatutako Spaikadan /
Topagunea.