Areetako batzokiaren aurrean kontzentratu dira gazte independentistak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 31a, 22:40

Gazte independentistek deituta, 40 bat lagun elkarretaratu dira gaueko 20:45ak aldera Areetako batzokiaren aurrean, "PNV gazteriaren etsaia", "PNV espainiarra" eta "Iruzurrik ez" bezalako oihuak bota dituztela. Izan ere, pasa den larunbatean gazte independentistek Hernanin ospatu zuten Independentzia Egunean Ertzaintzak izandako jarrera eta gazteei oldartu izana salatzeko asmoz, hainbat kontzentrazio deitu zituzten gazteek Euskal Herriko hainbat herritako EAJren egoitzen eta batzokien aurrean. Besteak beste, Itzubaltzeta / Romoko Ibaiondo kalea eta Areetako Xake plazaren izkinean deitu zuten eta handik batzokira kalejiran joan dira gazteak. Itzubaltzetako bi gaztek pairatu zituzten zauri larriak Hernanin, bertako Segi erakundeak salatu zuenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun