Leioako Andoni Aresti Landa dantza eskola izan da
Behargintzaren aurtengo Lur Barriak lehiaketaren lehenengo saria irabazi duena, 6.000 euro hain zuzen. Sari banaketa gaur izan da Bermeoko Kafe Antzokian eta bertan beste zazpi sari banatu dituzte. Lehiaketa Bermeoaldea, Erandio, Getxo udalerria, Leioa, Mungialdea, Txorierri eta Uribe Kostako enplegu zentroek antolatzen dute urtero, kultura ekintzailea eta enpresen sorrera bultzatzeko asmoz. Beraz, lehen postuaz gain, Behargintza bakoitzeko 2.500 euroko bigarren sari bat banatzen da. Eskualdeari dagokionez, gainontzeko sarituak honako hauek izan dira: Leioan, “De tierra y mares”, ingurumen eta gizarte erantzukizuna uztartzen dituen proiektua; Erandion, “RK Abentura” piragua ibilaldiak; eta Getxon, etorkizunean egin nahi duten dinosauroen parke tematikoa. Argazkian, Andoni Aresti dantzaria.