![](http://farm4.static.flickr.com/3090/2704260722_de552b6c67_m.jpg)
Mikel Saratxo gazte algortarra etxean da dagoeneko. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez, Saratxo goizeko 05:00ak aldera iritsi da Algortara, eta lagun, senide eta auzokide ugarik "harrera beroa" egin diote. Iturri beraren arabera, Saratxo "azken orduan" kaleratu zuten Madrilgo (Espainia) Alcala-Mecoko espetxetik. Handik herriraino berak deitu eta bere bila joandako etxeko eta lagunekin autoz bidaiatu zuen. Saratxo kaleratuko zutela atzo bertan jakinarazi zuten
Etxeraten kontzentrazioan, agente judiziala "bere kontra irekitako prozeduretan libre utzi eta dokumentuak sinatzeko" joan zitzaiola jakinarazi baitzien presoak senideei. Dena den, aukera hori herritik bolo-bolo ibili da azken asteotan. Azkenean, fidantzarik gabe askatu badute ere Fiskaltzak gaztearen aurkako kargu guztiak mantentzen ditu eta astero sinatu behar du. Argazkian, Saratxoren eta beste hiru gazteen
atxiloketak salatzeko Getxoko paelletan egindako mobilizazioa.