"Berria" egunkariak zabaldu duenez, 18/98 auziko bost akusatu errugabe jotzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Goreneko fiskalak. Zumalabe Fundazioko Sabino Ormazabal, Alberto Frias, Mikel Aznar eta Olatz Altunari ezezik EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Mario Zubiagari deliturik egozteko oinarririk ez dagoela argudiatu du letratuak. Horri 9 urteko kartzela zigorra eta 23 hilabeteko isuna ezarri zion Auzitegi Nazionalak. Bitartean, beste 33 akusaturi zigorra bizpahiru urte murrizteko eskatu du, handiegia delakoan. Horien artean egongo litzateke Paul Asensio algortarra. Orain daukan 11 urteko kartzelaldia 9ra murrizko liokete. Unibertsitateko irakasle ere den Jexux Mari Zalakaini, ordea, 9 urteko espetxe zigorra bere horretan mantenduko liokete. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren sekzioak 2007ko abenduaren 4an erabaki zuen hirurak espetxeratzea. Argazkian, manifestazioa abenduaren 3an EHUko Leioa eta Erandioko campusean /
Xirika.com.