Zubilletako auzokideak: "ura gainezka berriro ere"

Oraindik astebete ez dela etxera itzuli garela, Gobela ibaiak susto berri bat eman digu gaur goizean. Auzotarrok ohartarazi diogu Udalari behin eta berriro: ibilgua oso gaizki dago, ia sakontasunik gabe, zikin-zikina (botilak, burdinak, hondakin solidoak...); ertzetako landareak, zuhaixkak eta belarrak ere ez dira garbitu... Eta auzokoak berriz ere kalera, urduri, autoak babesean jarriz... Baina nork babesten ditu gure etxeak? Salbatu ditugun ondareak? Erositako altzari eta tresna berriak? Irtenbidea orain. Auzotarrok soluzioak behar ditugu. Gobela ibaia garbitu eta bideratu... Aitzaki gehiagorik ez! Hori da Zubilletako auzotarrok eskatzen duguna, ez besterik. Argazkian, hauxe zen gaur goizean Gobela Ibaiak zuen itxura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun