Astearte honetan, azaroak 4, My Jok kolektiboak bereziki gazteei zuzendutako "Burp Underground Report" izeneko bigarren dokumentala aurkeztuko du Algortako Villamonteko kultur etxean, 20:00etan hasita, Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako
Iparra Galdu Gabe (pdf) III. Jardunaldien barruan. Goizean, 9:30ean, Getxoko Aixerrota institutuan erakutsiko dute lehenengo zatia. Taldeak Ipar Euskal Herriko bost pertsona edo talde aukeratu ditu haien berezitasun, sormen eta iritziak azaltzeko. "Modu horren bidez, euskal gazteriari buruzko beste ikuspuntu bat eskainiko dute, topikoetatik urrun", udal iturriek azaldu dutenez. Bestalde, 8 urtetik gorako haurrentzat eta gazteentzat, Koldo Amestoy ipuin kontalariak saioa eskainiko du ostegunean, hilak 6, 18:00etatik aurrera, Getxoko Geroa Ikastolan eta Sendirekin elkarlanean. Amestoy hitzen magoa da, irudimena biziaraztea arte bat dela erakutsiz. Ikuskari handitzat hartua ez badago ere, haurrak eta helduak xahal-xahal egoten dira berari begira. Bi ekitaldietarako sarrerak doakoak izango dira. Argazkian, My Jok kolektiboko kideetako bat.