Informazio panelez arduratzeko 12 neska-mutil aukeratu ditu Getxoko Gazteria Zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 3a, 14:59

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak 12 pertsona hautatu ditu, horretarako beren beregi sortutako hainbat beken bitartez, Batxilergo eta DBHko hainbat ikastetxetan, Fadurako kiroldegian, Familia eta Gazteriaren lokalean eta Getxo-Leioako Lanbide Heziketa Institutuan jarritako bederatzi informazio panelak kudeatzeko. Hautatutakoak honako hauek izan dira: Iraide Manzano Etxebarria (Getxo-Leioa LHI), Jurgi Pombo Aguerrea (Fadura kiroldegiko ikasketa gela), Ane Miren Echavarri Gairi eta Ainhoa Basterretxea Labad (Nuestra Señora de Europa), Juan Pablo Lopez Alzate (Getxo I institutua), Julen Galindez Gonzalez (Aixerrota institutua), Jon Kepa Longarte Muela eta Iñigo Diaz de Sarralde Martin (Fadura Institutua), Arantza Ventura Motagoitikoa eta Mavi Ortega Ordiales (Azkorri ikastetxea), Beñat Azkargorta Mintegi (San Nikolas Ikastola) eta Andrea Serna Ellakuria (EISE). Gazte hauen lana izango da 2008-2009 ikasturtean zehar panelen informazioa gaurkotuta edukitzea, hala nola, “antena” lana egitea, hau da, horietan eskatzen ez den informazioa detektatzea edo proposamen berriak Udaleko Gazteria Zerbitzura bidaltzea. Argazkian, bekarietako batzuk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun