Mikel Iturbe: "etenaldia"

Urte eta erdi baino gehiago pasa da [Itsasertzeko Zubia] blog honetan idazten hasi nintzenetik. Hainbat artikulu argitaratu ditut ordutik hona, zuek, irakurleek, zuen erantzun eta ekarpenekin aberastu dituzuenak, egunez-egun. Dena dela, azkenaldian, zaila egin zait blogean idazteko gai aproposak topatzea eta, topatu ditudanean, egia esan, ez dut lortu artikulu borobil edo egokirik idaztea, teklatuaren aurrean blokeaturik geratu bainaiz. Artikulu politak izango zirenak ez dira zirriborro triste eta argitaraezin izatetik pasa. Horren ispilu garbia da azkenaldiko artikulu jario txikia. Horregatik guztiagatik, etenaldi bat egitea pentsatu dut blogintzan, ondoren, agian, indar handiagoekin, motibazio eta proiektu berriekin (badut zerbait buruan)... bueltatzeko. Orain egia esan, kostatu egiten zait bloga mantentzeko ilusio eta gogoak bilatzea, ia-ia karga bihurtu delarik. Argazkian, Mikel Iturbe e-UKomunitatea aurkezteko prentsaurrekoan, pasa den ekainaren 13an.

Urte eta erdian, hainbat gai jorratu dira blog honetan, wikipedia, euskara, software eta jakintza askatasuna, Getxoko blogstivala... baina jakin behar da noiz lotu. Bidaia honetan zehar, komentarioak egin (blogean edo blogetik kanpo), animoak eman, artikuluak zabaldu... duzuen guztiei nire eskerrik beroenak eskaini nahi dizkizuet, aipamen berezia egin nahi diodalarik Goiena.net-eko lantaldeari, bloga jartzeko aukera eta jasotako laguntza emateagatik.

Bigarren parteak ez ohi dira onak izaten, eta nik, ez dizuet kontrakoa bermatuko; blogintzara bueltatzeko asmoa dudala besterik ez.

Besarkada bat eta hurrengora arte.

Mikel Iturbe blogari getxoztarrak pasa den asteazkenean Itsasertzeko Zubia bere bitakoran argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun