Santi Neira Kultur zinegotziarekin batera Tirante Plataformako Koko eta Aiora neskak izan dira gaur Erandioko udaletxean egindako prentsaurrekoan. Azaldu dutenez, Keli Taldeak sortu zuen ekimena duela zazpi urte eta orain pare bat urte eman zieten lekukoa eurei. Hala ere, Kelikoak beti daude laguntzeko prest. Bitartean, Tirante Plataforma duela hiruzpalau urte sortu zuten Barakaldoko antzerki eskolan zebiltzan hainbat lagun lutxanarrek, euren auzoan ere horrelako ekintzak sustatzeko. Egun sei neskek osatzen dute taldea. Azaro Kulturaleko aste egunetan tailerrak egin ohi dira. Asteburua hasita, berriz, antzerki, musika eta dantza ikuskizunez betetzen da Lutxanako eskola zaharra. Eta ezin dira ahaztu ostiral arratsaldetan egoten diren hitzaldiak. Finean, ume zein helduentzako ekitaldiak tartekatzea da Tiratekoen asmoa.
Aurten, gainera, ondo asmatu dute, Kokok eta Aiorak adierazi dutenez. Bilboko antzerki eta dantzaren jaialdia atzo amaitu egin zela aprobetxatuz, bertan ikusgai egon diren ikuskizunetatik bi Lutxanara eramango dituzte: Aborigine taldearen "El desbordamiento" (azaroak 15, 20:00) eta Gabriel Ocinaren "El lobo y el alma" (azaroak 29, 20:30) antzezlanak, hain zuzen. Bestalde, ikastaroak "arrakastatsuak" izaten dira. Dagoeneko hilaren 11tik 13ra bitarteko Espe Lopezen (Le Galeon) pailazo tailerra jendez gainezka dago. Hala ere, oraindik badago beste ikastaroetan izena emateko aukera.
Egitaraua:
Azaroak 3, 4 eta 5
11:00-14:30 "Gorputza / azalera / irudia" izenburuko tailerra Idoia Zabaletaren eskutik.
18:00-21:30 Mahai-txotxongiloak egiten eta erabiltzen ikasteko tailerra Itzi Rekalderen (la Ressistens) eskutik.
Azaroak 6, osteguna
12:00 "Babel Mundua" haurrentzako antzezlana, Vuela Bonita Corporation taldearen eskutik.
20:00 "Hala mintzatu zen Zaratrusta" antzezlana Ander Lipus eta Karabanaren eskutik.
Azaroak 7, ostirala
19:00 "Fondo marino: un paseo por los bajos fondos del Cantabrico" hitzaldia Enriqueren eskutik.
22:00 "Fisura nº3" ikuskizuna Idoia Zabaletaren eskutik.
23:00 DJ Lloque (funky, soul).
Azaroak 8, larunbata
20:30 Tirante Plataforma eta Evitame y Demas taldeen "Re-vestimientos" dantza ikuskizuna. La Calvarioren "Ariketa 8" dantza ikuskizuna.
23:00 "Soulados" taldearen (funky, soul) kontzertua.
Azaroak 9, igandea
19:30 "Amores de barra" antzezlana, Eider Tellaetxeren eskutik.
Azaroak 11, 12 eta 13
17:00-20:30 Pailazo tailerra Espe Lopezen eskutik.
Azaroak 14, ostirala
19:00 "La vida en un pueblo ocupa" hitzaldia.
22:30 "Bi-RSS" musika eta antzerki ikuskizuna, La Ressistens taldearen eskutik.
Azaroak 15, larunbata
20:00 "El desbordamiento" antzezlana, Aborigine taldearen eskutik.
23:00 EP's Sixties taldearen kontzertua.
Azaroak 16, igandea
19:30 "Soy especial" antzezlana, Vuela Bonita Corporation taldearen eskutik.
Azaroak 17, 18, 19 eta 20
19:00-21:00 Birziklapen tailerra Iñaki Aginagaren eskutik.
Azaroak 21, ostirala
19:00 "Hekatumba: ¿un final feliz para la raza humana?" hitzaldia, Felix Blancoren eskutik.
22:00 "Mortimer" helduentzako pailazo ikuskizuna, Aritza Rodriguezen eskutik.
23:00 Vinagre taldearen kontzertua.
Azaroak 22, larunbata
20:30 "El exilio de tus seres de PVC" antzezlana, Katastrofen! taldearen eskutik.
23:00 DJ Tirantillas-en kontzertua.
Azaroak 23, igandea
19:30 "100 canciones de amor y un rojo desesperado" antzezlana, La Dolorosa taldearen eskutik.
Azaroak 24, 25, 26 eta 27
19:00-21:30 Gorpuntz soinketa eta musika tailerra Jose eta Aleren eskutik.
Azaroak 28, ostirala
20:00 "Equipo infierno I" musikatutako ikuskizuna, Equipo Infiernoren eskutik.
23:00 Osa & Cerezos Proyect kontzertua (guitar unplugged + karaokea). Ondoren, DJ Argi.
Azaroak 29, larunbata
20:30 "El lobo y el alma" antzezlana, Gabriel Ocinaren eskutik.
23:00 Jam session.
Azaroak 30, igandea
14:30 Herri bazkaria eta postre lehiaketa.
17:00 Hankapaluak.
19:00 Film laburrak.
20:30 Inprobizazio txapelketa.