![](http://farm4.static.flickr.com/3098/2496849035_9b9d3848ed_m.jpg)
Eusko Jaurlaritzaren menpeko Uraren Euskal Agentziako (Ura) ordezkariek uriolak saihesteko presazko neurriak hartu behar ziren aztertuko zutela
agindu zuten urriaren 2ko Uholdeetako Batzorde Berezian, Joseba Arregi Getxoko Udaleko Hirigintza zinegotziak adierazi zuenez. Tokiko Alderdi Popularraren arabera, baina, "Gobela erreka garbitzeko lanak geldirik dauzka Udalak". "Egia da ibaiaren egokitze hidraulikoko egitasmoan lanean dabiltzala; baina premiazkoak izanda ere, hartu ez diren hainbat neurri ere badaude. Ekainaren 1eko uholdeen aurretik bezain zikin daude erreka inguruetako batzuk", kritikatu du Marisa Arrue bozeramaile popularrak. Bere hitzetan, "auzokideen haserrea" eragin du horrek. Izan ere, azken orduetako euri jasen ondorioz, gaur goizaldean ere ezinegona izan da nagusi Gobela inguruko bizilagunen artean. Autoak garajeetatik ateratzen eta ura etxera sartuko zitzaien beldur eman dute gaua. Argazkian, Marisa Arrue prentsaurreko batean.