Galeako pasealekuan eserleku berriak ipiniko ditu
Getxoko Udalak, "pasa den udaldian bandalismo ekintza baten eraginez bertan daudenak apurtu egin zituztelako ezezagun batzuk", tokiko iturriek adierazi dutenez. Udal arduradunen hitzetan, guztira 26 eserleku dira kalteak izan zituztenak eta horietatik gehienak ordezkatuko dituzte. Udalak inguru horretan dauden era edo modelo bereko 16 eserleku berri erosi ditu 11.000 bat eurotan. "Horiek ipini artean, pasealekutik sarri dabiltzan herritarrek eserleku zaharrak erabili ahal izango dituzte atsedena hartzeko, kalte txikienak jasandakoak konpondu egin zituztelako udal beharginek", argitu dutenez. Udalak, behin 16 eserleku berriak euren lekuan ipinita, kaltetuta geratu ziren gainontzeko hamar eserlekuak kendu eta horien ordez berriak ipiniko ditu. Argazkian, hainbat bikote Aixerrota ondoko eserlekuetan gauez /
Esti.