Getxoko PPk gaur egindako eskaerari erantzunez, Uholdeetako Batzorde Berezia "hilabetearen erdian" batzartuko dela aurreratu dute, prentsa ohar bidez, udal iturriek. Hala ere, data zehatzik ez dute eman. "Batzordeak berak Uraren Euskal Agentziari ibaiaren arazoari aurre egiteko proposatu dizkion berehalako irtenbideen eta Gobela ibaia egokitzeko egitasmoaren aurreko jarrera hartzeko" egingo dute bilera hori, tokiko agintarien arabera. Era berean, "uholdeetatik hona burututako ikerketa teknikoen emaitzak ikusita, estolderia eta saneamendu sareetarako proposatutako irtenbideak" ere aztertuko ditu Batzorde Bereziak.
Atzokoan uriolak saihesteko presazko neurriak hartzea eskatu zuen berriro Getxoko PPk. Izan ere, euri jasa gogorrek ezinegona eragin zuten Gobela inguruko bizilagunen artean. Autoak garajeetatik ateratzen eta ura etxera sartuko zitzaien beldur eman zuten igandeko gaua. Argazkian, hauxe zen atzo goizean Gobela Ibaiak zuen itxura / Arantxa Gutierrez.