Bizkaiko Foru Aldundiak 280.000 euro emango ditu EHUn makina-erremintako gela bat sortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 4a, 21:54
Bizkaiko Foru Aldundia Gobernu Kontseiluak 280.000 euroko diru-laguntza ematea adostu du, 2008tik 2012ra bitartean banatzekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingeniaritza Goi-Eskola Teknikoan makina-erremintako gela sortu ahal izateko. Bitartean, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena eman dio Kultura Sailari EHUrekin "Gazteriaren Ikerketarako Unibertsitate Masterra" titulua eta honi dagokion ikasketak abian jartzea xede duen hitzarmena sina dezan. Ikasketa horien baitan neska-mutilei lotutako gaiak jorratuko dira eta, horrekin batera, EHUk gazteriari buruzko ikerketa bultzatuko du. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreorde eta abenduko bozetarako hautagaia eta Jose Luis Perez Iglesias jarduneko errektorea, Arboretuma inauguratzeko gaurko ekitaldian.
Hasieran aipatu diru-laguntzari dagokionez, foru erakundearen eta EHUko Ingeniaritza Goi-Eskola Teknikoaren ustez, "beharrezkoa da" makina-erremintako gela sustatzea sektorearen beharrizanei erantzuteko. Mota horretako ekimen bati egonkortasuna ematea beharrezkoa denez, gela hori ikasturte batzuetarako antolatu da, 2008-2009tik 2011-2012ra alegia. Planteatutako proposamenean hainbat alde sartzen dira, besteak beste, ingeniaritzan espezializatutako prestakuntza espezializatua diseinatu eta irakastea, makina-erremintara eta sektore erabiltzaileetara orientatua; makina-erremintan espezializazio-graduari lotutako ikastaroa eskaintzea; ikasketen amaierako proiektuei eta hezkuntza-lankidetzako praktikei orientazioa ematea makina-erreminta sektorearekin lotutako gaiei buruz; eta, azkenik, I+D proiektuak dinamizatzea, fabrikazioko teknologiarik aurreratuenekin lotuta.

Lehenengo fasea lau ikasturtez luzatuko da. Horrela, trebakuntzako proposamena egin ahal izango da, epe horretan finkatu ahal izango dena; Bizkaiko industria-sareari trebatutako eta gaitutako langile teknikoak eskaini ahal izango zaizkio, "ekonomian eragin garrantzitsua duen sektorearen eskaera eta beharrizanei erantzunez".

Inbertsioak

Hala, garatu beharreko jarduerek, gela ezartzeko, egokitzeko eta ekipatzeko beharrezko inbertsioak egitea ekarriko dute, bai eta gelaren jardueren ondorioz sortutako gastu eta graduari, zentro espezializatuetarako bidaia-poltsei eta gelan sortutako ezagutzaren sozializazioari lotutako titulu sustatuaren gastuak ere.

Erakundeen arteko lankidetza oinarrizko abiaburua da 2007-2011ko legealdirako Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren estrategian. Ekintza hori neurri multzo handi baten barruan sartzen da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan garatzen direnak. Neurri horien helburua, gure profesionalen ezagutza enpresa-sarearen eskabide eta beharrizanei egokitzea da.

Hausnarketa horren oinarria, lan-merkaturatzen diren pertsonen trebakuntza dinamizatu eta espezializatzea da, hain zuzen ere ekonomia bizkaitarrarentzat garrantzirik handiena duten alderdietan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun