Metroko zaindari bati eraso egitea egotzi diote Leioako gazte bati

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 5a, 12:51
Leioako gazte bat salatua izan da joan den igandean, azaroak 2, Metro Bilbao garraio enpresako jagole bati eraso egin ziolakoan, udal leioaztarrak webgune berrian zabaldu duenez. Iturri horren arabera, gertakaria goizaldeko 3:55ean izan zen Leioako metro geltokian. "Leioako gaztea, txartelen makinarekin arazoak izan zituen irtetzerakoan, momentu horretan jagolea hurbildu zitzaion eta egoera horren aurrean gaztea kolpeka erantzun zion", tokiko erakundeak dioenez. Hori ikusita "zerbitzuz kanpo" zegoen Leioako udaltzaingo batek bien artean sartu behar izan zen, gaineratu dutenez. Gazteak salaketa jaso du eta laster “epaiketa arin” baterako deituko diote Getxoko Justizia Jauregitik. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun