Leioako adingabeko bi harrapatu dituzte marihuana eta haxixa zeramatzatelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 5a, 13:02
Leioako Udaltzaingoaren Herri Babes zerbitzuak udalerriko 14 urteko sei lagun harrapatu zituen joan den igandean, azaroak 2, horietariko batek gainean marihuana eta haxixa zeramatzatelakoan. Tokiko poliziak zabaldutako bertsioaren arabera, gertaera Errekaldeko errotan jaso zen 20:30ak aldera. "Taldeko bati substantzia hauekin harrapatu eta gero presente zegoen beste lagun batek emandakoa zela adierazi zuen", iturri beberen arabera. Kasu hauetan ohikoa den bezala, gazte hauen gurasoei dei egin zien Udaltzaingoak egoera azaltzeko eta euren kargu egiteko. Ondorioz, gurasoentzako notifikazio formala helduko zaie, "kontrol neurriak har ditzaten". Argazkian, ezezagun bat porroa erretzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun