Gaur zozketatuko dituzte Azurtegiondoko aparkalekuko tokiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 5a, 13:16
Plentziako udaletxeko osoko bilkura aretoan izango da gaur, iluntzeko 7etan, Azurtegiondoko lur azpiko aparkalekuan tokiak banatzeko jendaurreko zozketa. Orotara autoa aparkatzeko 121 toki zozketatuko dira; eskatzaileak hiru multzotan banatuta: minusbaliatuak, eragin eremuan bizi edo bertan lan egiten dutenak; eta Plentziako gainontzeko eskatzaileak edo udalerri barruko beste eremuren baten lanbidea daukatenak. Horietako bakoitzak toki bat baino ezin izango du eskuratu oraingoz. "Alabaina, aparkalekua zabaldu eta bi hilabetera tokiren bat libre badago, bigarren bat eskuratzeko aukera egongo da", udal arduradunen arabera. Toki bakoitzaren salneurria 13.963,49 eurokoa izango da eta 55 urtetarako izango da horren jabetza. Argazkian, lurrazpiko parking bat / Nelson Biagio Jr.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun