Udaltzain gehiago izango du Sopelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 5a, 13:44
Sopelako Udalbatzak udaltzaingoen kopurua handitzea onartu zuen joan den osteguneko (urriak 30) osoko bilkuran, "udalerriak dituen beharren araberako zerbitzua eman ahal izateko", udal iturriek adierazi dutenez. Ezker Abertzaleak izan ezik, beste talde guztiek onespena eman zioten ofizialorde bat eta beste bi udaltzain izateari. Gonzalo Garcia EAJko tokiko bozeramailearen arabera, "Udaltzaingoaren lantaldea berrantolatuz, administrazio lanak eta operatiboak baino ez direnak bereiztu ahal izango ditugu". Hain zuzen ere, Josu Landaluze alkateorde jelkidearen ardura izango da tokiko polizia berrantolatzea, abenduaren 1etik aurrera. Izan ere, aipatu zinegotzia liberatzea ere onartu zuten (aldeko 10 boto eta 6 abstentzia) joan den asteko udal batzarrean, "bakarrik Udaltzaingoaz arduratzeko". Soldatari dagokionez, "Eudelek zehaztutako parametroen arabera" jarri diote, hau da, alkateak kobratzen duena baino %5 gutxiago. Hala ere, ez dute hori zenbat den argitu. Argazkian, Sopelako Udaltzaingoak auto berria erosi zueneko irudia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun