Enpleguari buruzko informazioa emango du Sopelako Gazte Bulegoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 5a, 14:14
Uribe Kostako Behargintzarekin heldutako akordioa dela medio, enplegu zentro horrek eskaintzen dituen baliadideei buruzko informazioa eskura izango dute neska-mutilek Sopelako Gazte Informazio Bulegoan. Besteak beste, honakoa izango da bertan aurkitu ahal izango duten informazioa: enpleguari buruzkoa, Lanbide zerbitzuaren lan eskaintzak (izen ematea eta informazioa), trebakuntza ikastaroak, orientazioa, enpresa berriak sortzeko laguntzak eta prestakuntza... Guzti horren berri jakin nahi izan ezkero edo bestelako informaziorik behar izatekotan, telefonoz, (944 065 519), e-postaz (oij[abildua]sopelana.net) edota bulegoan bertan eskura dezakete gazteek. Argazkian, bi neska beharrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun