Ostegun honetan, azaroak 6, "TMEO" satirazko umore argitalpenaren 100. alearen aurkezpena egingo dute Arte Ederretako Fakultateko gradu aretoan, EHUko Leioa eta Erandioko campusean. Ekitaldian egongo dira Iñaki Larrimbe eta Kini argitalpenaren kudeatzaileak eta galderaren bat egiten duen bakoitzari aldizkaria oparituko zaio. Aldizkariaren 100. alea ospatzeko, Ezten kultur taldeak argitaratzen duen bi hilabetekari honek ehun orrialdeko ale berezia prestatu du; bertan, ohizko idazlari eta irudigileez gain, aspaldiko hainbat lankidek eta gonbidaturiko artistek ere parte hartu dute. Biharko ekitaldia 11:00etan hasiko da. Argazkian, "TMEO" aldizkariaren 100. alearen ospakizuna Gasteizen / Adri H.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!