EAJk eta EB-Aralarrek osatzen duten udal gobernuak babes ofizialeko 1.000 etxebizitza eraikiko dituela iragartzeak "marketin eta itxurakeriatzat" jo du Leioako Ezker Abertzaleak. "Egin nahi dituzten txaleten kopurua isiltzeaz" gain, "eraiki daitezkeen BOEtatik legeak ezartzen duen gutxienekoa" altxatu nahi izatea egotzi diote Eneko Arruebarrena alkateak zuzentzen duen gobernu taldeari. Ezker Abertzaleko kideek "are larriagotzat" jo dute, "etxebizitza beharrari buruzko azterketa argi bat egin gabe eraiki nahi izateaz gain", hutsik dauden 1.376 etxebizitzekin (Gaindegiaren datuak, 2002) "inolako proposamenik ez" egitea. Hori dela eta, Leioan etxebizitza publikoaren gaineko plan bat eratzea, batez ere alokairu sozialekoak, "beharrezkoa" deritzote. Argazkian, Leioako Ezker Abertzalea prentsaurreko bat ematen /
Gaztesarea.