Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 33. edizioa uztailaren 1etik 5era bitartean izango da. Gauzak horrela, otsailaren 14ra arte izango dute aukera lehiaketan izena emateko, parte hartu nahi duten taldeek. Jazz musika interpretatzen duten edozein joera edo estiloko Europako taldeei irekita dago txapelketa eta parte hartzeko adin-muga 30 urtekoa da (aurten beteak). Datu hori izena ematean egiaztatu beharko da. Taldeak bere kalitatea egiaztatzen duen materiala ere aurkeztu beharko du, CD edo zinta batean, kideen argazkiarekin batera. Eskaera guztien artetik lau talde aukeratuko ditu Getxo Jazzeko epaimahaiak. Argazkian, Suediako Kristian Brink Quartet, aurtengo irabazleak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!