Azaroaren 10etik 15era bitartean, "Emakume izena du Saharak" lelopeko erakusketa egongo da ikusgai Itzubaltzeta / Romoko udal erakusketa aretoan. Bertan, Marisol Ramirez kazetari grafikoak eta Teresa Burgui
Mundubat gobernuz kanpoko erakundeko kideak, 2007ko irailaren 1etik 8ra bitartean, Saharako errefuxiatuak bizi diren Tinduf-eko (Aljeria) kanpamenduetara egindako bidaian jasotakoa ikus daiteke. Argazkien bitartez bertan bizitakoaren kontakizuna eskaintzen dute Ramirez eta Burguik, batez ere emakumeen bizimoduari arreta berezia eskainiaz. Saharar herriak 32 urte daramatza basamortuan, bere lurrera, Mendebaldeko Saharara, noiz itzuliko zain. Ekimenaren helburua kanpalekuetako emakumeen bizimoduaren berri ematea, udal iturriek adierazi dutenez. Erakusketa 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara egongo da zabalik astegunetan eta, goizez bakarrik, larunbatean.