Azaroaren 2an abiatu zen Getxoko Esku Pilotako Gabonetako XX. Txapelketa. Getxoko Euskal Pilota Taldeak antolatuta eta Getxoko Udalaren babesaz, Andra Mariko frontoiak igandero hartuko ditu partidak, abenduaren 14a arte. Orduan finalak jokatuko dira. Aurrekoetan bezalaxe, promesen kategoriako (22 urtetik beherakoak) eta Lehen Maila Bereziko Afizionatuen arteko zortzina bikote lehiatuko dira, udal iturriek zehaztu dutenez. Igandero partida bana jokatuko dute kategoria bakoitzean, finalera iritsi arte. Norgehiagoka guztiak 11:00etatik aurrera izango dira. Bestalde, Gorliz, Leioa eta Getxoko taldeak buru-belarri sartuta dabiltza
eskolarteko txapelketan. Abenduaren 13ra bitartean, larunbatero izango dituzte partidak umeek, 16:30ean. Gainera, norgehiagoka horietatik batzuk eskualdeko frontoietan jokatuko dira.