Azaroaren 10era arte dago Musikagidan izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 6a, 19:04

2009ko Musikagidan izena emateko lehen epea amaitu den arren, azaroaren 10era arte datuak jasoko dituela adierazi du Gaztesareak. "Beraz, dena azken ordurako uzten duzuen guztiok azken aukera daukazue oraindik! Zabaldu mezua zure inguruko taldeen artean! Hauxe izango da azken data, ez da beste aukerarik izanen", ohartarazi dute webguneko kideek. Bide batez, orain artean Musikagidan izena eman duten taldeen zerrenda argitaratu dute. Ez da definitiboa, oraindik datuak kudeatzen ari baitira. Besteak beste, eskualdeko Ukabilkada, Dale Ke Aun Respira (DAR), Bulletnoise, Zaunka eta Alljazzera izena eman dute jada. Gainontzekoek musikagida[abildua]gmail.com e-posta helbidera idatzi edo formularioa osatzea besterik ez dute. Argazkian, Ukabilkada taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun